viernes, 2 de marzo de 2018

AITON-AMONEKIN JOLASEAN

Atzo Matiako adineko gure lagunak bisitatzera joan ginen. Arratsaldea jolasean pasa genuen. Jolas batzuk geletatik eraman genituen eta beste batzuk bertan zituzten. Ezagutzen ez genituen jolasak elkarri azaldu eta hor aritu ginen irri eta aja. Oso ondo pasa genuen eta bakarren bat tranpatxoren bat egiten ere saiatu zen. Jolasen tartea amaitutakoan, txokolatea txurroekin jan genuen. A zer nolako tripa festa!!!! Bukatutakoan, dena biltzen lagundu genien eta hurrengo bat arte agurtu genituen. Laster arte!!!!! AITON-AMONEKIN JOLASEAN on PhotoPeach

No hay comentarios:

Publicar un comentario