miércoles, 19 de diciembre de 2018

Gabon jaiak

Jai hauetan goza ezazuela eta urte berriari elkarrekin gogotsu ekin diezaiogula euskararen harira. Zorionak eta Urte Berri On!!!!

jueves, 13 de diciembre de 2018

Arkatzen istoriak

Ni Zu bezalakoa

Gureakera egin genuen bisitaren ostean, LH6C taldekoek Burutuitapenen lehiaketan parte hartu zuten. Bertan bisita horretan zer ikasi zuten azaldu behar zuten. Aurreko egunean Malenen esaldia eta Bertarena izan zirela aukeratuak jakin genuen eta gaur kamiseta bana jaso dute. ZORIONAK!!!! 




Malenen hausnarketa: Gureak-en bizitzarako arau oso garrantzitsu batzuk ikasi ditut: bakoitza den bezalakoa dela, ez zaiola iseka egin behar eta desgaitasuna duten pertsonei lagundu behar zaiela. 

Bertaren hausnarketa: Mantsoago ikasten badute, ordulariak moteldu ditzagun. Aupa Gureak!!!

HEMEN klikatuz, beste hausnarketak irakurtzeko aukera.

HERBEHEREAK

martes, 4 de diciembre de 2018

Europan zehar bidaia

Gaur Wilsonekin batera Europan zeharreko bidaia bat egin dugu. Lisboan hasi eta Moskun bukatu dugu. Lisboara iristeko Apirilaren 25a izeneko zubia ala Vasco De Gama izenekoa zeharkatu behar direla jakin dugu.
Ondoren, Parisa egin dugu salto eta bertan Eiffel dorrearen berri eman digu; 324 metroko dorrea. Hortik Londresa iritsi gara eta bertan Westmister jauregiko Big Ben dorreko erlojuaren kanpaiak 13 tona pisatzen dituela, esan digu.
Jarraian, Berlinera heldu gara. Zer nolako grafitiak bertako kilometro eta erdiko horma zatian!! Hesia 1961ean eraiki zuten eta 45 kilometro luze zen. 1989.urtean, aldiz, bota egin zuten bi Alemaniak bateratuz.
Erromara bidaiatu dugu gero. Hemen Koliseoa ikusi dugu. Gaur egun nahiko apurtua badago ere, lehen garai batean, 50000 pertsona sar zitezkeen bertako gladiadoreen burrukak ikustera.
Mutur batetik bestera jauzi egin eta Helsinkin agertu gara. Hemen portuko azoka bisitatzeaz gain, Upenski katedrala ere ikusi dugu.
Eta amaitzeko, Moskuko plaza gorrira iritsi gara. Jakin dugu bertatik irtetzen direla Moskuko bazter guztietara iritsi ahal izateko kale nagusiak.