jueves, 22 de marzo de 2018

FUTBOLA

Unai gizonezkoen futbolaren inguruan aritu zaigu hizketan. Jokalari ospetsuenak, jubilatuak, aberatsenak, liga desberdinak... azaldu dizkigu.

miércoles, 21 de marzo de 2018

GURE BIDEOAK

Hemen gure gelan ekoiztutako bideoak. LH5A-ko neska talde batek egin duen "Izar bati elkarrizketa" bideoak jaso du bideo lehiaketako epaimahaikoen saria eta gure gelako "Familia zoroa" izan da ikuslegoak aukeratu duena. ZORIONAK!!!!! denei.

viernes, 16 de marzo de 2018

ELKARREKIN JOLASEAN

Matematikako saioan taldeka egiteko jolaseak prestatu genituen eta gaur jolasean aritu gara. Antolaketan zer hobetua badugula, ohartu gara! ELKARREKIN JOLASEAN on PhotoPeach ELKARREKIN JOLASEAN2 on PhotoPeach

jueves, 15 de marzo de 2018

OTSOA

Maiderrek garai batean Euskal Herriko otso guztiak hil bazituzten ere, gaur egun Araban eta Bizkaian sartzen ari dela, esan digu. Mendira joan eta otsoren batekin topo egingo bagenu, ahal bezain lasai jokatzeko aholkua luzatu digu, ez baitu besterik gabe erasotzen.

ANIMALIA BITXIAK

jueves, 8 de marzo de 2018

MARTXOAREN 8a

Emakumeen egunaren inguruan hainbat hausnarketa, datu bilketa eta komentario egin ditugu. Emakume eta gizonen artean zein desberdintasun ematen diren arlo desberdinetan ere ikusi dugu. Guzti honetatik ondorio garbi bat atera dugu: Gizon eta emakumeek eskubide berak izan behar ditugu. Gaurko jolasgaraian LH5 mailakooi futbol zelaia tokatzen zitzaigun eta neskak bakarrik aritzea erabaki dugu denen artean. Gainera, Wilsonek bonboiak ekarri ditu neskentzat eta denon artean jan ditugu.

PERTSONAIA MITOLOGIKOAK

Uxuek pertsonaia hauen berri eman digu gaurko aurkezpenean.

viernes, 2 de marzo de 2018

TALDEAN JOLASEAN

TALDEAN JOLASEAN on PhotoPeach

SKY-a

Ane kirol honen ezaugarriez aritu zaigu eta pistez kanpo eskiatzeak dituen arriskuez ohartarazi gaitu.

AITON-AMONEKIN JOLASEAN

Atzo Matiako adineko gure lagunak bisitatzera joan ginen. Arratsaldea jolasean pasa genuen. Jolas batzuk geletatik eraman genituen eta beste batzuk bertan zituzten. Ezagutzen ez genituen jolasak elkarri azaldu eta hor aritu ginen irri eta aja. Oso ondo pasa genuen eta bakarren bat tranpatxoren bat egiten ere saiatu zen. Jolasen tartea amaitutakoan, txokolatea txurroekin jan genuen. A zer nolako tripa festa!!!! Bukatutakoan, dena biltzen lagundu genien eta hurrengo bat arte agurtu genituen. Laster arte!!!!! AITON-AMONEKIN JOLASEAN on PhotoPeach