viernes, 27 de octubre de 2017

BERMUDETAKO TRIANGELUA

Jia Qik azaldu digu Florida, Puerto Rico eta Bermudas uharteen artean osatzen den triangelu ekilateroan gauza harrigarriak gertatzen direla. Milioi bat kilometro karratu inguru duen eremu honetan itsasontziak, hegazkinak... desagertu izan dira. Ikerketa asko eta anitzak egin dira, baina dirudienez, itsas hondoan metal metaketa handia dago eta honek iman baten gisa eragiten du eta metalezko gauzak irentsi egiten ditu.

miércoles, 25 de octubre de 2017

UNIBERTSOA


Gure gelan unibertsoari buruzko azalpenak egin ditugu. Horretarako power point-ak erabili ditugu.
Bost taldetan banatu gara lan hau egiteko.Talde batek Unibertsoaren definizioa eta sorrera landu du. 
Beste talde batek galaxiak, izarrak eta konstelazioak aztertu zituen. Hirugarren taldeak Eguzki-sistema egin du. Laugarren taldeak sateliteak,Ilargia eta eklipseak ikertu ditu. Eta azken taldeak Lurra eta bere mugimenduen inguruan aritu dira.

jueves, 12 de octubre de 2017

EUREKA MUSEORA BISITA

Urriaren 9an, museo honetako Planetariuma ikustera joan ginen LH5. mailako ikasle guztiak.
Joan etorria autobusez egin genuen. Bertan zeruko mugimenduak  ikusi ahal izan genituen. Lurraren mugimenduak, urtaroen bereizketa, Ilargia eta bere faseak, izarrak eta konstalazioak... aztertu genituen. Espazio ontzi bat ere ikusi genuen eta bertan nola lo egiten zuten ere azaldu ziguten.
Irtendakoan, hamaiketa jateko, jolasean aritzeko eta Einsteinekin argazki bat ateratzeko tartea izan genuen.