viernes, 19 de octubre de 2018

Atzegi

Gaur Atzegi elkarteko Patriren bisita izan dugu. Berak azaldu digu adimen urritasuna duten pertsonen familien Gipuzkoako elkartea dela Atzegi. Baina, zer da adimen urritasuna? Ez da gaixotasun bat. Ezaugarri jakin batzuk dituzten pertsonak dira:
 - Erritmo motelagoa dute, ikasteko zailtasunak izan ohi dituzte.
 - Bere adineko pertsona batek dakizkien gauza guztiak agian ez ditu jakingo.
 - Denbora eta laguntza gehiago behar du.
Elkar ezagutuz, aurre iritzirik gabe, elkarrekin asko ikas dezakegula jakin dugu. ARGAZKIAK

jueves, 4 de octubre de 2018