jueves, 16 de noviembre de 2017

ORNITORRINKOA

Ekidnarekin batera arrautzak jartzen dituen ugazten bakarra dela, azaldu digu Anerrek. Animalia hau, batez ere, Australian bizi da. Ahatak bezalako moko eta hankak ditu, gorputza igarabaren antzeko du eta buztana kastoarearen parekoa da. Animalia txikia da eta ur gezetan bizi da, nahiz gordelekua lurrean izan. Mokoan duen sentsibilitate bereziaz baliatzen da ehizean egin eta elikatzeko. Kumeak edosteko ez du titirik. Esnea izerdi eran ateratzen zaio azaletik eta haurrek ileetatik zurrupatzen dute. Arrak atzeko hanketan atzapar pozointsua du. Borrokarako edo defentsarako erabili ohi du eta animalia txikiak hiltzeko gai da.

viernes, 10 de noviembre de 2017

ITSASOKO ZIKINKERIA

Malenek esan digu Mediterranear itsasoa munduko itsasorik zikinena dela. Greenpeace Elkartearen esanetan 6,4 milioi tona zabor daude itsasoan eta horien %60-80a plastikoak dira. Ondorio,z animalia asko trabatuta gelditzen dira eta batzuk hil ere bai. Kutsadura horren arduradun nagusia gizakia da. Gure planeta behar bezala zaindu nahi badgu, honelako neurriak hartzea ezinbestekoa da: berrerabili, erreziklatu, zaborrak zaborrontzietara eraman...

jueves, 2 de noviembre de 2017

AREA 51

Estatu Batuetatako eremu honetaz aritu zaigu hizketan gaur Wilson. Bertan dauden karteletatik aurrera norbait pasatzen bada, poliziak atxilotu egiten du. Diotenez, leku honetan OVNI bat dute eta ikertzen ari dira. "Alto secreto" omen da bertako guztia.