viernes, 26 de enero de 2018

GARRAOIBIDEAK

Mikelek azaldu digu lehen garai bateko bizikleta, patina eta monozikloa bezalako garraiobideek gizakiaren laguntza behar zutela mugitzeko, eta gaur egungoak, aldiz, bateria nahiz motor indartsuen bidez erraz mugi daitezkeela.

jueves, 18 de enero de 2018

jueves, 11 de enero de 2018

EBATZI GABEKO HILKETAK

Arrazoi bat edo beste dela eta, hilketa bat baino gehiego argitu gabe daude gaur egun. Ninbek horietako hiru kasu azaldu dizkigu: Marilyn Monroen kasua, Madelaine McCainnena eta Los Galindos. Lehenengoaren inguruan ez dago argi norbaitek hil zuen ala bere buruaz beste egin zuen.Dakiguna da hainbat pista ezabatu egin zirela eta beste batzuk aldatu ere bai. Bigarrenaren inguruan, hamar urte pasa badira ere, ez da pista bakar bat ere aurkitu. Hala ere, gurasoek zain jarraitzen dute. Azkeneko kasuan, berriz, kortijoaren jabea zen markesak aginduta bertan gertaturiko hilketak argitzera ez zen inor sartu. Hau dela eta, kasuak argitu gabe jarraitzen du.