miércoles, 20 de diciembre de 2017

sábado, 16 de diciembre de 2017

KANGUROA

Naroak kanguroen inguruko hainbat azalpen eman dizkigu. Animalia hau Australian eta Ginea Berrian bizi den martsupiala da; hau da, martsupio izeneko poltsa bat du sabelaren parean eta bertan bere kumeak garraiatzen ditu. Gehienak belarjaleak dira, baina batzuk zomorro txikiak ere jaten dituzte. Kanguru espezie asko daude: Kanguru Gorria, Kanguru Grisa, Walabia... Batzuk desagertzear daude. Tamaina handienekoak Kanguru Gorria eta Kanguru Grisa dira. Hauek 2m-ko luzera eta 85 kiloko pisua harrapa dezakete. Kanguru txikienek, berriz, 30 cm neurtzen dute eta sagu itxura dute. Atzeko hankak oso handiak dira et hauei esker salto handiak egin ditzake. Taldean bizi den animalia da eta batez ere gauez mugitzen da.

viernes, 15 de diciembre de 2017

LAPURDI

ARABA

BEHE NAFARROA

ZINEMALDIA

Donostiako Zinemaldiko 65. edizioaren inguruko lantxo bat egin dugu. Zinemaldia noiz eta nola sortu zen ikertu genuen lehenengo. Ondoren, aurtengo epaimahaikideak ezagutu genituen eta baita Donostia Saria jaso dutenak ere. Hauei elkarrizketatxo bana egin genien. Sail ofizialean aurkeztu ziren filmeen laburpenak ere egin genituen. Eta azkenik, datorren edizioko kartel proposamenak ere osatu ditugu. Goiko eraikinean erakusketa osatu dugu eta bertako ikasleek hiru kartelik politenak aukeratuko dituzte eta hauen berri emanaz, Zinemaldiko zuzendariaria den Jose Luis Rebordinosi idatziko diogu gure proposamen luzatuz eta datorren urteko kartela egiterakoan, gureak kontutan hartzeko eskatuz.

BIZKAIA

jueves, 14 de diciembre de 2017

BERTSO SAIOA

Gaur, abenduaren 14a, arratsaldez, Lugaritz Kultur Etxean izan gara Aitor Mendiluzek eta Maddalen Arzallusek eskaini diguten bertso saioa entzuten. Suma, Larramendi eta Jakintzako ikasleak elkartu gara bertan eta txandaka gai jartzaile lanetan aritu gara. Lan desberdinei aurre egin behar izan die bi bertsolariek: ofizioka aritu dira gaia emanda, puntuka aritu dira gaia emanda, oinak eman eta bertsoak osatu dituzte eta puntua emanda ere osatu dituzte bertso apartak. Guk gai dexente eraman ditugu prestatuta, baina talde bakoitzak bat aurkezteko aukera izan du. Hurrengoan gehiago, eta nork jakin, agian gu ere animatuko gara!!!

MATIA

jueves, 7 de diciembre de 2017

PANDA HARTZA

Panda hartza txinarrek aspalditik ezagutzen dute, beraien antzinako margoetan azaltzen baitziren. XIX. mendean David izeneko jesuita batek Sichuan eta Kansu probintzietan aurkitu zituen. Gaur egun Txinako sei mendikateetan bizi dira. Ikerlariek hartzaren familiako den ala ez zalantza dute. Animalia hauek batez ere banbuez elikatzen dira. Txinatik kanpo zoologikoetan aurki genitzake, baina horietan ez dira ugaltzen. Panda hartza jaiotzean arrosa kolorekoa eta itsua da. Bataz beste 12 urtez bizi ohi da. Hala ere, pandarik zaharrenak 36 urte harrapatu ditu. Animalia oso lasai da.

sábado, 2 de diciembre de 2017

viernes, 1 de diciembre de 2017

BULARREKO MINBIZIA

Bularreko minbizia bularretan garatzen den minbizi mota bat dela, azaldu digu Manuk. Batez ere emakumeetan ematen den gaitza da. Gaisotasuna oso garatua dagoenean, min, arnasteko arazoak... sortzen dira.
Gaisotasunaren inguruan asko aztertu da eta lehen jende asko hiltzen bazen ere, orain oso gutxi. Jendea sendatzeko erabiltzen diren tratamenduetako batzuk quioterapia eta radioterapia dira.



ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

Unaik esplikatu digu energia berriztagarria naturatik sortzen den energia mota dela. Mota desberdinak badirela:
- Eguzki energia: eguzkitik Lurrera iristen den energia da. Etxe batzuen teilatuetan plaka batzuk jartzen dira energia hau aprobetxatzeko.
- Energia eolikoa: Nafarroako mendietan errota erraldoiak kokaturik daude. Bertan haizeak elizeak mugitzen ditu eta hortik energia lortzen da.
- Biomasa: erregai modura erabil daitekeen material biologikoa da. Izaki bizidunak hiltzean sortzen da.
- Energia hidraulikoa: ibaietako urek sortzen dute. Ura urtegi batean biltzen da, gero altuera handi batetik behera jaisten da, turbina batetik pasatzen da eta elektrizitatzea sortzen da zentrale hidraulikoetan.
- Itsas energia: olatuen indarra elektrizitatea sortzeko erabiltzen da.
- Energia geotermikoa: Lur barnean dagoen berotik ateratzen den energia da.