miércoles, 28 de febrero de 2018

sábado, 24 de febrero de 2018

MIKELI AGURRA

Mikelek bere praktikaldia bukatu du eta orain unibertsitatera bueltatuko da berriz. Oso ondo pasa dugu berarekin, harreman ona izan dugu eta penaz agurtu dugu. Hala ere, berriz bisitatuko gaituela hitz eman digu. Zain izango gara!!!!!


Aitor arratsalde honetan inspirazio handiarekin etorri zaigu eta koplaka jo eta fuego aritu da. Harrituta gelditu gara bere etorriarekin. 

jueves, 22 de febrero de 2018

IRAKURKETA SAIOAK

Irakurketa digitalaren kluba: Usoa, hegan etorritako neskatoa
LIBURUTEGI NAGUSIA 2018 MAR 09 / 18:30-19:30 60 minutu EUSKARAZ Irakurketa digitalaren klub honetan, Patxi Zubizarretaren Usoa, hegan etorritako neskatoa liburua izango da abiapuntu hainbat jarduera egiteko: liburuaren kapitulu batzuk irakurri eta denon artean landu, istorioaren amaiera posibleak sortu... Euskarri digitalek haur eta gazteengan duten xarmaz baliatzeko, tabletak lagun izango dituzue proiektuan. Irakurle-talde bat osatuko da, eta haiekin istorioan zehar nabigatuko duzue. Liburuaz gain, hari buruz publikatu diren artikulu, irratsaio, booktrailer eta bestelakoak erabiliko dira gazteak istorioan era ludikoan murgiltzeko. Onintze Goitizek gidatua. Hilean bitan, ostiraletan. Martxoak 9 eta 23; Apirilak 13 eta 27; Maiatza11 eta 25. Norentzat: 9-10 urte bitarteko haurrentzat (4. eta 5. maila) Dohainik. Plaza mugatuak. Izena eman behar da e-mail bidez: haurliburutegia@donostia.eus (izen-abizenak, jaiotze-urtea, ikastetxea, telefonoa).

SARE SOZIALAK

Gaur egun gure arteko harremanetan indar handia dute sare sozialek; ohiko bihurtu dira. Bertan, sarritan, gure datu ugari zintzilikatzen ditugu, baita argazki piloa ere eta konturatu gabe gure buruari buruzko informazio mordoa jartzen dugu edonoren eskura. Horrek bere ondorioak ekar ditzake. Gaurko solasaldian Gorkak sare desberdinen aurkezpena egiteaz gain, sare hauen abantaila eta desabantailak azaldu dizkigu. Horrez gain, hauek behar bezala erabiltzeko eta arriskuez jabetzeko aholkua luzatu digu.

viernes, 16 de febrero de 2018

URTZ TALDEA

Shantik bere musika talde kuttunenaren berri eman zigun eta taldearen abesti bat entzuteko aukera izan genuen, bere osaba ateratzen den bideoklipa ikusten genuen bitartean. Gelako giroa berotzea lortu zuen!!!

jueves, 8 de febrero de 2018

SLIMEA

Moda modan jarri den produktu honen inguruko argibideak eman ditu gelan Bertak. Denek erne erne jarritu ditugu eta etxean probatzeko irrika ere sortu digu.

martes, 6 de febrero de 2018

TSUNAMIAK

Unax fenomeno ikusgarri honetaz aritu zitzaigun hizketan eta munduko bazter desberdinetan eginiko hainbat txikizio ikusteko aukera ere izan genuen.