jueves, 12 de octubre de 2017

EUREKA MUSEORA BISITA

Urriaren 9an, museo honetako Planetariuma ikustera joan ginen LH5. mailako ikasle guztiak.
Joan etorria autobusez egin genuen. Bertan zeruko mugimenduak  ikusi ahal izan genituen. Lurraren mugimenduak, urtaroen bereizketa, Ilargia eta bere faseak, izarrak eta konstalazioak... aztertu genituen. Espazio ontzi bat ere ikusi genuen eta bertan nola lo egiten zuten ere azaldu ziguten.
Irtendakoan, hamaiketa jateko, jolasean aritzeko eta Einsteinekin argazki bat ateratzeko tartea izan genuen.


2 comentarios: