jueves, 16 de noviembre de 2017

ORNITORRINKOA

Ekidnarekin batera arrautzak jartzen dituen ugazten bakarra dela, azaldu digu Anerrek. Animalia hau, batez ere, Australian bizi da. Ahatak bezalako moko eta hankak ditu, gorputza igarabaren antzeko du eta buztana kastoarearen parekoa da. Animalia txikia da eta ur gezetan bizi da, nahiz gordelekua lurrean izan. Mokoan duen sentsibilitate bereziaz baliatzen da ehizean egin eta elikatzeko. Kumeak edosteko ez du titirik. Esnea izerdi eran ateratzen zaio azaletik eta haurrek ileetatik zurrupatzen dute. Arrak atzeko hanketan atzapar pozointsua du. Borrokarako edo defentsarako erabili ohi du eta animalia txikiak hiltzeko gai da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario